miércoles, 17 de noviembre de 2010

Mikel Ayestaran EHU-n



Mikel Ayestaran Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izan zen bere esperientziari buruzko hitzaldi bat ematen, eta bide batez, gerra berriemaileen lana nondik norakoa den azaldu zuen.
Iran, Irak, Pakistan eta Afganistan dira gehien bizitatu dituen lurraldeak. Azken orduko albisteak, gerrak eta hauteskunde politikoak jarraitzen ditu hurbiletik.
Ayestaranek zioenez, gaur egun multimedia da kazetaritza aurrera eramateko modu bakarra eta teknologia berriak kontrolatzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen, batez ere bera bezala bakarrik lan egiten duen jendearen kasuetan.
Facebook bezalako sare sozialak aipatu zituen, izan ere, oso garrantzitsuak omen dira nazioartean lan egiteko.
Amaitzeko, Mikel Ayestaranek berak egindako hainbat lan aurkeztu zituen.

Julian Isaias Rodriguez, EHU-n



Julian Isaias Rodriguez jaunak hitzaldi batt eman zuen pasaden Urriaren 21ean EHU-ko Leioako kanpusean. Isaias jauna, Venezuelako errepublika Bolivarianoaren enbaxadorea da Espainian.
Simon Bolivarri ere aipamen txiki bat egin zion, haientzat oso garrantzitsua baita independentziaren aintzindaria bezalakoa baita.
Hitzaldia, Independentziaren beste historia bezala aurkeztu zen eta horren arrazoiak azaldu zituen. Izan ere,Isaiasen arabera, irabazleek idazten dituzte historiak eta hauek, ez dute guzteiz egia kontatzen, hau da, bere hitzetan, historia ofiziala ez da benetako historia, eta nahiz eta bi mende igaro diren Venezuelak independentzia lortu zuenetik, historiak berdina izaten jarraitzen du.
Gai horretaz aparte, mugimendu kulturala, giza taldean bizitzeko ohiturak eta kulturaniztasuna gutxietsi zituen ere.

Go beyond what you think is possible Contest



1:35 minutu bakarrik irauten duen bideo interesgarri honek ingelesez azaltzen digunez, ez dugu ahaztu behar komunikabideek guregan duten influentzia eta askotan engainatu egiten gaituztela, manipulazioaren menpe gaudela, alegia.

SsangYong iragarkia



Oraingoan, iragarki erakutsiko dizuet. Umorea erabiliz gure atentzioa guztiz erakartzen dute, eta ikusi ostean ez zaigu autoaren marka ahaztutzen.

Teknika oso ona da umorearekin jolastea, baina honetaz aparte, pertsonaia ezagun bat aipatzen du, Zapatero, eta honek iragarkiari indar gehiago ematen dio.

Prometeus - La Revolución De Los Medios



Bideo honetan azaltzen digutena zera da, urteak pasatzen diren einean, komunikabide guztiak desagertzen joango direla, internetek botere guztia hartuko baitu, hori baita XIX. mendearen bukaeratik gertatzen ari dena, hau da, internet sortu zenetik gertatzen ari dena.


Guztiok dakigu komunikabideek ikaragarrizko indarra daukatela gizartean, baina internetek beste komunikabideek baino indar gehiago dauka, eta denborarekin, horrela jarraitzen badu, guztien boterea izango du.
Nahiz eta hau horrela izan, interneten alde onak dituela ere aipatu behar dira, baina hala ere, kontu handiz ibili beharra dago.

sarrera

Kaixo! Blog honetan agertuko dena gehienbat irakasleak bidalitako lanak izango dira, hala ere, mota guztietako artikuluak idatziko ditut.
Hau da nire aurkezpena, denborarekin, hobera egingo duela espero dut.