miércoles, 17 de noviembre de 2010

Mikel Ayestaran EHU-n



Mikel Ayestaran Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izan zen bere esperientziari buruzko hitzaldi bat ematen, eta bide batez, gerra berriemaileen lana nondik norakoa den azaldu zuen.
Iran, Irak, Pakistan eta Afganistan dira gehien bizitatu dituen lurraldeak. Azken orduko albisteak, gerrak eta hauteskunde politikoak jarraitzen ditu hurbiletik.
Ayestaranek zioenez, gaur egun multimedia da kazetaritza aurrera eramateko modu bakarra eta teknologia berriak kontrolatzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen, batez ere bera bezala bakarrik lan egiten duen jendearen kasuetan.
Facebook bezalako sare sozialak aipatu zituen, izan ere, oso garrantzitsuak omen dira nazioartean lan egiteko.
Amaitzeko, Mikel Ayestaranek berak egindako hainbat lan aurkeztu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario