martes, 11 de enero de 2011

Moodle





Goiko bideoan moodle plataformari buruz aritzen naiz 2 minutuan gutzi gora-behera.
Bertan, noiz sortu zen, ze helbururekin... azaltzen dut.


Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema da. On line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa hain zuzen ere.
Arkitekturari dagokionez, web aplikazioa da eta PHP dabilen edozein ordenagailutan funtzionatzen du. Hainbat datu-base mota onartzen ditu, besteak beste, MySQL eta PostgreSQL.
Moodle Martin Dougiamas australiarrak sortu zuen 2001ean. Harrez geroztik ikaragarrizko arrakasta eta zabalkundea izan du mundu osoko hezkuntza-erakundeen artean. 2006ko abenduan Moodleren gune ofizialak 150.000 erabiltzaile zituen, 75 hizkuntzatara itzulita dago (euskarara ere bai), mundu osoko 160 herritan ari dira erabiltzen, 19.091 gunetan.
Moodle Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura da.
Moodle-ek pedagogia konstruktibo soziala bultzatzen du. Bere arkitektura eta aplikazioengatik online klaseentzako egokia da, baina baita ere klasean irakasleak irakatsitakoa hobetzeko eta sakontzeko. Nabigatzaileak duen interfaze- a erabiltzeko erraza da. Instalazioa ere erraza da, PHP plataforma eta datu base batera sarrera bakarrik eskatzen duelarik. Lehen aipatu den bezala, datu baseen zerbitzari ezberdinak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du. Gainera, plataforma guztian zehar segurtasuna oso kontrolatua dago.
Horrez gain, Moodleren ezaugarri nagusienetako bat modularitatea da, hau da, plataforman sortzen diren ikastaro guztietan hainbat elementu gaineratu, ezabatu, aldatu edo egokitu ahal direla beti ere tutoreak dituen beharren arabera.
Hiru modulu-mota nagusi ditu:
Baliabideak:

Nolabait esateko, baliabideak edukiak dira: fitxategiak, web orriak, direktorioak, kanpo loturak...

Jarduera-moduluak
Ikas-materialak dira eta nolabaiteko interaktibitatea gaineratzen dute: foroak, txatak, wikiak, blogak, glosategiak, datu-baseak, zereginak, tailerrak...

Blokeak
Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu. Horiek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat: egutegia, kalifikazio-liburua, duela gutxiko aktibitatea...


No hay comentarios:

Publicar un comentario